historia

Urtez urte eta belaunaldiz belaunaldi, itas-bidaiarien garraioa ekintzari ekin diogun enpresa familiarra gara.

1942

Bidaiarien motor-ohizko zerbitzua hasten da

Julian Isturizek Santa Klara irlarako bidaiarien motor-ohizko zerbitzua jarri zuen martxan Belmonte izeneko txaluparekin, 8,30 metroko luzera eta ia 4 tonako zama garraiatzeko gaitasunarekin.

1958

Belmonte II

Julianek Belmonte II-a egin zuen, 9,15 metroko luzerarekin, Belmonte I-ak zuen bidaiari -edukiera bikoiztuz.

1983

Aitona Julian

Angel Isturizek, bere aitaren ordezkari, mitiko bihurtuko den “Aitona Julian” eraikitzen du, 12,50 metroko luzerakoa eta 98 bidaiari garraiatzeko gaitasuna duenak. Momentu horietan flotak 6 ontzi izango ditu, argazkian ezkerretik eskuinera: “Virgen del Carmen”, “Ntra. Sra. Del Carmen”, “Belmonte II”, “Aitona Julian”, “Alkartasuna” eta “Biona”.

2000

Poliester-eko bidaiari ontzia

Poliester-eko lehenengo bidaiari itasontzia, “Antxeta” izenekoa, 18 tona garraiatzeko gaitasunarekin, momentu horiek arte, neurri handieneko itsasontzia da.

2010

Gure Aitona Angel

“Gure Aitona Angel” ontzia flotara gehitu egiten da, 14 metroko luzerarekin eta itsaspeko ikuspegiarekin. Zoruan dituen bi kristalei esker, itsas hondoaz goza daiteke.

2015

Aitona Julian II

Angelek “Aitona Julian II”-ren eraikuntzaren agindua ematen du. Neurri eta egonkortasun handikoa, itsaspeko ikuspegiarekin, bi makina propultsatzaile eta 140 bidaiari garraiatzeko gaitasunarekin. Hori dela eta, Santa Klara irlarako motordun txalupen historiaren ahalmen handieneko itsasontzia bihurtu da.

aupa aitatxo

Angel Isturiz

"Eskerik asko aita zure itsasoarekiko grina erakusteagatik. Beti izango zara gurekin irlarako bidaietan"

© Motoras de la isla

by Iñaki Iñarra

Lasta Plaza s/n, caseta del puerto,
Parte vieja.
20003 Donostia - San Sebastián

T. 943 000 450