- “Aukeratu zeure plana” hautabidera itzuli

irlara joan

Línea gorria32.000 m2-ko lurrazalarekin eta itsas-gaineko 48 metroko garaierarekin, Santa Klara irla Donostiako kaitik txalupaz minutu gutxitara dagoen paradisu txikia da. Irlak komunak eta dutxak baditu, baita sorospen postua ere. Bestalde, txakurrak debekatuta daude.

ibilbideari buruz

Irlarako ibilbidea azkarra, erosoa eta, batez ere, dibertigarria da. Uda osoan dabiltzan zenbait ontzi baditugu bidea egiteko.

zer egin daiteke irlan

Motoras de la isla de San Sebastián - Isla Santa Clara

1.

Paseatzea

Bere azalera malkartsua izan arren, bisitariak bertako bazter guztiak erraz ikus ditzake. Horretarako, sorturiko harmailaldi eta bidezidor ugari dago, bertatik, oinez erraz ibiltzeko.

Motoras de la isla de San Sebastián - Isla Santa Clara

2.

Ikuspegiaz gozatu

Bertako balkoi eta begiratokietatik Kontxako badia begiztatu daiteke, baita bera inguratzen dituzten mendiak (Urgull eta Igeldo) zein itsaslabarrak ere. Bertan kokatuta dauden eserlekuetan eroso eserita sentipen atseginak goza daitezke.

Motoras de la isla de San Sebastián - Isla Santa Clara

3.

Bainua hartu

Kontxarantz begira, kaiaren ezkerraldean kokatuta, itsasbeheratan hondartza txiki eta familiarra aurki dezakegu; itsasgoratan, berriz, igerileku naturala.

Motoras de la isla de San Sebastián - Isla Santa Clara

4.

Askaria hartu

Askaltzeko tokiak irla osoan zehar sakabanaturik daude. Aukeratu zure mahaia eta eguerdiko itzalpetan edo iluntze eguzkitan askariaz goza dezakezu.

Motoras de la isla de San Sebastián - Isla Santa Clara

5.

Esploratu

Irlaren zonalde garaienean itsasargia dago (1864. Urtean sortua). Hauxe da irlako eraikuntza bakarra. Gaur egun bere terrazan dituen eguzki panelek elikatzen dute bi solairuz osaturiko eraikin hau. Leku horretatik hiriaren ikuspegi panoramiko pribilegiatuaz gozatuko duzu.

Motoras de la isla de San Sebastián - Isla Santa Clara

6.

Freskagarria edan

Irlan terraza duen taberna bat badago, eta bertan mota askotako edariak eta jangarriak eskura daitezke.

© Motoras de la isla

by Iñaki Iñarra

Lasta Plaza s/n, caseta del puerto,
Parte vieja.
20003 Donostia - San Sebastián

T. 943 000 450