Irlara joan

LINEA GORRIA

32.000 m2-ko lurrazalarekin eta itsas-gaineko 48 metroko garaierarekin, Santa Klara irla Donostiako kaitik txalupaz minutu gutxitara dagoen paradisu txikia da. Irlak komunak eta dutxak baditu, baita sorospen postua ere. Bestalde, txakurrak debekatuta daude.

Ibilbideari buruz

Irlarako ibilbidea azkarra (10min. baino gutxiago), erosoa eta, batez ere, dibertigarria da. Uda osoan dabiltzan zenbait ontzi baditugu bidea egiteko.

Zer egin daiteke irlan…

Paseatzea,ikuspegiaz gozatu,bainua hartu, askaria hartu,esploratu,freskagarria edan…

Bere azalera malkartsua izan arren, bisitariak bertako bazter guztiak erraz ikus ditzake. Horretarako, sorturiko harmailaldi eta bidezidor ugari dago, bertatik, oinez erraz ibiltzeko.

Bertako balkoi eta begiratokietatik Kontxako badia begiztatu daiteke, baita bera inguratzen dituzten mendiak (Urgull eta Igeldo) zein itsaslabarrak ere. Bertan kokatuta dauden eserlekuetan eroso eserita sentipen atseginak goza daitezke.

Kontxarantz begira, kaiaren ezkerraldean kokatuta, itsasbeheratan hondartza txiki eta familiarra aurki dezakegu; itsasgoratan, berriz, igerileku naturala.

Askaltzeko tokiak irla osoan zehar sakabanaturik daude. Aukeratu zure mahaia eta eguerdiko itzalpetan edo iluntze eguzkitan askariaz goza dezakezu.

Irlaren zonalde garaienean itsasargia dago (1864. Urtean sortua). Hauxe da irlako eraikuntza bakarra eta gaur egun Cristina Iglesias artista donostiarraren  obra, Hondalea, ikus dezakegu. Gogoetarako espazio bat da, non ura itsasaldien aldaketetan eta olatuei itsas barrunbeetan erangindako indarrean inspiratutako erritmo batean jariatzen den. Obra bisitatzeko http://hondalea.eus webgunea kontsultatu.

Leku horretatik hiriaren ikuspegi panoramiko pribilegiatuaz gozatuko duzu.

Irlan terraza duen taberna bat badago, eta bertan mota askotako edariak eta jangarriak eskura daitezke.